XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Meza santuan

Asieran:

Eguzkiak lez urruturikan
ekaitz gaizto eta laiño,
maitasunaren berotasunaz
dator Jesus geuganaiño.
Onek diñosku Jaunan grazia
badogula oraindiño,
serbitzariak garan ezkero
zer era obe au baiño,
gure otoiak joan daitezan
zeru goienetaraiño?

Joko zikiñak ikusten dira
zoritxarrez gaur edonon,
Jainkoari ta deabruari
biei errazoia emon.
Baiña Ebanjelio santuan
zelan idatzita dagon?
Jainkoakin ta deabruakin
biekin ezin da egon.

Jaungoikoaren etxe santuan
gaur egin gara alkartu,
meza santu au asi aurreti
egin gaitezan autortu.
Geure arteko kezka guztiak
bertan alkarri parkatu,